Info
Kale Nausiko Soundsisterrak izena zuen Molotoff Irratian Hanni-k eta Esther-ek egiten zuten reggae saioa. Ederra saioa.
Astelehenero reggae txutea odoletik; hori bai, oso modu goxoan sartuta :-)
Reggaearen urrezko aroko urteak (70-80 hamarkadak) jorratzen zituzten bereziki baina garai edo estilo desberdinak landuaz. Reggae melodiko eta souleroena nagusi. Ahots jokoetan oinarri... eta ahots jokoak ere eurak egiten zituztenak, saioa aurkeztu eta kantuen aipamenak egiterakoan... Txoropito bikote ederra :-)
2006ko urtarrilaren 16ko saioan, Bob Marley "Begirunea, maitasuna eta askatasuna" liburuko hainbat pasarte irakurri zituzten, musikak lagunduta. Asko poztu gintuen saio hark eta oso eskertuta gaude, euren irrati saioan horrelako aipamen ederra egiteagatik.
Saioa entzungai: HEMEN.
Eskerrik asko bikote. Muxu eta besarkada haundi bana.